Iruñeko katedraleko ekintzaileak epaitu dituzte
Gaixo dauden euskal presoen egoeraz ohartarazteko, Iruñeko katedralean itxialdia hasi zuten herenegun bederatzi pertsonak. Asmoa hamalau orduko itxialdia egitea zen; ordu bat gaixo dagoen preso bakoitzeko. Gauerdian, baina, poliziak atxilotu eta goiz partean epaitu dituzte. Hasieran katedraleko artzapezpikuak salaketa jarri, baina kendu egin du. Dena den, fiskaltzak legez kontrako sartzea egotzi die bederatzi akusatuei. Ondorioz, lau hilabetez egunero hamar euro ordaintzera behartuko ditu epaileak. Osotara 10.000 euroko isuna. No-lanahi ere, atxilotuek ez dute onartu deliturik egin izana. Hori dela eta, bigarren epaiketa bat izango dute irailaren 6an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu