Altsasuko auzia

Iruñeko peñek bat egin dute Altsasuko atxilotuen aldeko manifestazioarekin

Hilaren 14an egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du Sanferminetako Peñen Federazioak.

Gasteizen egindako protesta bat. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
arantxa elizegi egilegor
2018ko apirilaren 4a
12:56
Entzun

Bi aste barru, apirilaren 16an, egingo dute Madrilen Altsasuko auziaren inguruko epaiketa. Fiskalak sei auzipeturentzat 50 urteko espetxe zigorra eskatu du; 62 urte eta erdikoa eskatu du zazpigarrenarentzat eta 12 urte eta erdikoa zortzigarrenarentzat. Terrorismo delitua egozten diete, 2016ko urrian, taberna batean, bi guardia zibilekin izandako liskarrengatik.

Prozedura guztiaren bidegabekeria salatu eta justizia eskatu asmoz. Manifestazioa egingo dute Iruñean, epaiketa hasi aurreko larunbatean. Protestarekin bat egin du Sanferminetako Peñen Federazioak: "2017ko sanferminetan egin zen kontzentrazioan parte hartuz egin genuen moduan, peñek auzia neurriz kanpokoa dela salatu eta elkartasuna eta babesa adieraziko diete preso jarraitzen duten hiru gazteei eta haien lagun eta senideei".

Iruñeko peñez gain, apirileko manifestazioak jaso ditu bestelako babes keinuak ere. Besteak beste, Nafarroako gazte taldeena. Azken egunetan, bestetik, martxa bat egin dute Nafarroan zehar. Joan den larunbatean heldu zen protesta Erriberara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.