Iruñeko Udalak debekuak jarri arren, arrakasta betea
Nafarroa Bizirik taldeak atzo goizean alde zaharrean antolatutako hainbat ekimen debekatu egin zituen Iruñeko Udalak. Adibidez, Nabarreria plazan elkarte eta gizarte taldeen azoka debekatu egin zieten. Mercaderes plazan jarri nahi zuten informazio gunea ere ez zieten utzi jartzen, eta zezen plaza kanpoan herri bazkaria egitea debekatu zieten, «kalea guztien erabilpenerako delako eta ez bakar batzuena» argudiopean. Antolatzaileek ez zuten erantzun nahi izan. Jendeak bai erantzun zuen, ordea. Egun osoan jendetza bildu zen alde zaharreko karriketan, eta giro berezia sortu zen. Peñen egoitzak ere irekita egon ziren. Eguna arrakastatsua izan zen oso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu