Gazteek Facebook bidez eman dute erabakiaren berri: "Azken egunetan izandako eztabaida eta hausnarketa prozesu luze eta sutsu baten ondorioz, gaztetxeko asanbladako kideok udalak proposatutako eraikinetako bat onartzea erabaki dugu, bertan gaztetxearen proiektua aurrera eramateko asmoz".
Badira 11 urte orduko alkate Yolanda Barcinaren aginduz Iruñeko Udaltzaingoak Euskal Jai gaztetxea eraitsi zuela. 2004ko abuztuan izan zen hura, eta, geroztik, gaztetxerik gabe ziren Nafarroako hiriburuko Alde Zaharrean. Abenduaren 5ean, Konpainia kaleko 3. zenbakiko eraikinera sartu ziren hainbat gazte.