Iruñeko udaltzainburua ikertzen hasi dira, jazarri zitzaizkion poliziaren auziagatik
Simon Santamaria Iruñeko udaltzainburua ikertzen hasi da Iruñeko auzitegia, jazarri zitzaizkion poliziaren kasua ez ikertzeko eginahala egin duelakoan. Lankideek jazartzen ziotelako, auzitara jo zuen udaltzainak, eta epaileak arrazoi eman zion; besteak beste, sexu joeragatik iraindu zuten. Udaltzain horrek berak Santamaria salatu du orain, ikerketa oztopatzen saiatu zelakoan. Talde politikoek azalpenak eskatu dizkiote Iruñeko Udalari. NaBaik dio «oso larria» dela kasua, eta Udaltzaingoaren egoera salatu du; Ezkerra koalizioak eskatu du Santamaria kargutik kentzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu