Leherketa

Irunen izan diren leherketetan amonala erabili dutela jakinarazi du Herrizaingo Sailak

Gaur goizean leherketa bat izan da Irungo elektrizitate dorre batean. Instalazioetan sortutako kalteak handiak izan dira. Lau lehergailu ipini dituzte, dorrearen oinarrian, eta erortzear badago ere, ez dute eraisterik lortu. Elektrizitate hornikuntza ere ez da eten. Herrizaingo Sailak esan duenez amonala erabili dute leherketan, lehergailu bakoitzean kilo erditik kilo batera bitartean. Lehergailuak ETAk udaran jarritakoen antzekoak direla zehaztu du Herrizaingo Sailak.

2004ko irailaren 15a
16:15
Entzun
Lehergailua jarri duten dorrea N-121 errepidean dago, Irun eta Bera Bidasoa lotzen dituen errepidean.

Goizeko zazpiak aldean egin dute eztanda dorrearen hanka banatan jarrita zeuden lehergailuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.