Gizartea

Irunen kamioi batean bi tona haxix aurkitu ditu Ertzaintzak

2008ko otsailaren 6a
11:26
Entzun
Ertzaintzak bi tona haxix aurkitu zituen igandean Irunen (Gipuzkoa) kamioi batean, eta 46 urteko gizonezko gidaria atxilotu egin zuen. Lasto artean zegoen ezkutatuta haxixa, eta bederatzi milioi euroko balioa dauka drogak, ertzainen arabera.

Iparralde etorbidean zegoen kamioia igandean aparkatua, eta ertzainei susmagarri egin zitzaien, hauek esan dutenez. Barruan ez zegoen inor, eta gidariaren zain geratu ziren. Hau -J.R.D.- hara heldu zenean, atzeman egin zuten. Ondoren aurkitu zuten droga, 64 paketetan gordeta.

Atzo epaileak deklarazioa hartu zion gizonezkoari, eta Martuteneko (Donostia) kartzelara sartu zuen hark.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.