Irunen topatu duten gorpuak kolpeka hil zuten zantzuak ditu

Gorpua atzo topatu zuten San Miguel auzoan. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Ertzaintza gorpua topatu zuten tokian lanean, Irungo San Miguel auzoan (Gipuzkoa). JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Ertzaintza gorpua topatu zuten tokian lanean, Irungo San Miguel auzoan (Gipuzkoa). JAVIER ETXEZARRETA / EFE
nerea intxausti
2024ko apirilaren 15a
10:00
Entzun

Gizon baten gorpua topatu zuten atzo goizean Irungo San Miguel auzoan (Gipuzkoa). Kolpeka hil zuten zantzuak ditu, gertakarien lekuan bertan egindako azterketaren arabera; lesioak ditu, bereziki, aurpegian. Pertsona batek ala gehiagok eraso egin ziotela uste dute. Dena dela, autopsiak zehaztu behar du guztia. 

Gorpua urruneko belardi batean topatu zuten atzoko goizeko zortziak aldera, Leka-Enea ikastetxearen eta gune hori Anaka auzoarekin lotzen duen bidearen artean.

Ertzaintzak hildakoa aurkitu zuten eremua itxi zuen, eta ikerketa zabaldu zuen gertatutakoa argitzeko; oraindik ez dago atxiloturik. Gorpua Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan dago, identifikatzeko eta autopsia egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.