Iruñerrian presoen aldeko elkarretaratzeen kontra egin du Poliziak, AAMk salatu duenez

Erredakzioa
2010eko irailaren 21a
00:00
Entzun
AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez, joan den astean presoekiko elkartasunez Nafarroako Iruñerrian egindako hainbat elkarretaratzeren kontra egin zuten Espainiako poliziek eta foruzainek. Atarrabian, Burlatan, Txantrean, Donibanen eta Iruñean manifestariak identifikatu zituztela jakinarazi du AAMk. Hainbat elkarretaratzetan, gainera, presoen izenak eta argazkiak erakusten zituzten afixak eraman zituztela jakinarazi du. Halaber, Txantrea eta Iruñeko elkarretaratzeetan Auzitegi Nazionalera txosten bat bidaliko dutela «mehatxu egin» zuen Poliziak. AAMk salatu duenez, presoen eskubideen aldeko edozein elkartasun mezu isilarazi nahi dute, eta, horretarako, «aitzakiak» bilatzen dira. Horren aurka, elkartasuna areagotzeko deia egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.