Generoaren araberako bazterketa

Irungo alkateak harrera egin dio emakumeak baztertzen dituen Alardeari; Mistoari, ordea, ez

07:40etan abiatu da Irungo (Gipuzkoa) Alarde Tradizionala, hau da, emakumezkoei gizonezkoen pare parte-hartzen lagatzen ez diena -8.000 gizon eta 19 emakumezko (kantinerak) atera dira-. Udalak emandako onespenarekin ari da desfilatzen, Eusko Legebiltzarrak onartutako Berdintasun Legea urratzen duen arren. Halaber, Santano (PSE) alkateak egin die ongi-etorria Udaletxeko balkoitik. Mistoa, ordea, manifestazio baimenarekin atera da, 10:10etan, eta ez du jaso udal agintari nagusien oniritzi keinurik. Bigarren Alarde horretan emakumezkoek gizonezkoen pare parte hartzeko aukera dute.

2006ko ekainaren 30a
15:21
Entzun
Hala ere, orain arte Irungo Udalak ez du inoiz Alarde hori behar bezala aintzat hartu, eta Alardeko ekitaldi nagusietan Udalak egiten dituen keinuak, harrera egitea kasu, ukatu egin dizkiete. Aurten, jarrera hori ez da aldatu: Alarde Tradizionala hasi denean ez bezala, Jose Antonio Santano (PSE) Irungo alkatea eta beste hautetsi gehienak falta ziren Udaletxeko balkoian Alarde Mistoari harrera eta ongi-etorria egiteko. Era berean,

Alarde mistoaren iragarki bat sartu da Irungo San Martzial jaietako programan, eta hori ezin eramanda, etxeetara banatu aurretik orri hori kentzeko agindua eman du Udalak.

Aurten bederatzi konpainiatan banatutako mila lagun inguru ari dira Alarde mistoan parte hartzen.

Emakumeak Irungo eta Hondarribiko alardeetan berdintasunez parte-hartzeko eskubidea aldarrikatzen hasi zirenetik istilu ugari gertatu izan da festa horien inguruan. Horieksaihestearren 20 minutu lehenago ateratzeko agindua eman die Jarularitzako Herrizaingo Sailak hartara bi alardeek inon bat egin ez dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.