Eusko Abertzale Ekintzak hiru zinegotzi ditu Irunen, Gipuzkoako bigarren hiri nagusian. Pello Gaskon zinegotziaren ahotan, bere taldea desegiteko erabakia "larria" da, "ez dituelako bozetako emaitzak eta herritarren hitza errespetatzen". Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek emandak autoari jarraiki hasi zuen atzo Irungo alkate Jose Antonio Santanok EAE-ANV taldea desegiteko prozesua.
Lehen urratsa EAE-ANVren Irungo taldeari dagozkion diru kopuruak erretiratzea izan da, eta Udaletxeko iturri ofizialen esanetan, kopuru hori "kontu judizial batean" sartuko dituzte hilero.
Pello Gaskonen iritziz, alkateak muzin egin die EAE-ANVko zinegotziek planteatu dituzten alternatibei. "Gure taldea desegiteko erabakia PSOEren gerra estrategikoan kokatu behar da", salatu du.
Politika
Irungo ANVren iritziz, Udalak bere taldea desegiteko hartutako erabakia "larria" da
Irungo EAE-ANVko zinegotzi Pello Gaskonek "PSOEren gerra estrategian" kokatu du Jose Antonio Santano alkateak (PSE) talde abertzalea desegiteko prozedura hasi izana. Garzonen aginduz hasi du prozesua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu