Gaur goizean, lanera sartu direnean, lapur bat eta horman zulo bat topatu dituzte Irungo (Gipuzkoa) Colon pasealekuan dagoen Santander bankuko bi langilek. Ertzaintzak eremua hesitu du, eta 09:40an sartu dira barrura unitate bereziak; ordurako, ordea, alde eginda zegoen lapurra. Dirudienez, Luis Mariano kaletik egin dute zuloa, alboko atari batetik.
Ez dute baieztatu lapur bat bakarrik zen, hala gehiago ziren. Langileek ikusi dute, ordea, armatuta zihoala ikusi duten pertsona hori. Dirudienez, lapurraren asmoa zen langileak baino lehen sartzea banketxean, eta haiek bahitzea kutxa gotorra ireki zezaten.
Lapurra ikusi duten langileak, ordea, berehala atera dira banketxetik, eta abisua eman dute. Ertzainek 07:10ean jaso dute deia. Goizean itxita egon da Colon pasealekua, baina 11:00 aldera ireki dute.