Matxura elektriko baten ondorioz, goizeko zortziak eta hogeitik hamarrak laurden gutxira bitartean Irungo (Gipuzkoa) Renferen geltokira ezin izan da trenik sartu, eta, halaber, ezin izan da trenik atera.
Hainbat treni eragin die matxura horrek, aldirietakoei zein ibilbide luzekoei. Hala, aldirietako bidaiariak autobusetan garraiatu dituzte Irun eta Errenteria artean. Bartzelonatik Hendaiara (Lapurdi) zihoan espresoko bidaiariak ere autobusean eraman dituzte Errenteritik aurrera.
Renfeko iturriek agertu dutenez, matxura konpondu dute eta trenak normal dabiltza Irungo geltokian.
Garraioak
Irungo geltokira sartu-irtenik egin ezinik egon dira trenak ordu eta erdiz
Matxura elektriko bat izan da, eta aldirietako trenei zein ibilbide luzekoei eragin die. Errenteriko (Gipuzkoa) geltokitik autobusak jarri ditu Renfek Irun bitarteko garraioa egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu