Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuak adierazi du gai "labainkorra" eta sensiblea dela, zerga iruzurraren aurkako borroka Datuen Babeserako Legearekin uztartu behar baita. Sozialistek abiatu zuten ekinbidea, eta ondoren EAJk, Bilduk eta Aralarrek bat egin zuten, zuzenketa bat gehitu ostean. PPk ez du sinatu, baina horren alde sinatu du.
Hala adierazi du Francok: "Eraginkorrak izan nahi dugu, baina hori egin ahal izateko pertsonen eskubideak eta datuen babesa uztartu behar ditugu".