Iruzurra leporatuta bost lagun atxilotu dituzte Nafarroan

Guardia Zibilaren arabera, atxilotuek tratu txarrak izan dituzten emakumeen aldeko dirua eskatzen zuten parrokietan.

2008ko urtarrilaren 26a
13:53
Entzun
Guardia Zibilak bost lagun atzeman ditu gaur Nafarroan, parrokia batzuetan abenduan eta urtarrilean iruzurra egin dutelakoan. Guardia Zibilaren arabera, atxilotuek tratu txarrak izan dituzten emakumeen aldeko dirua eskatzen zuten, eta haietako batek Nafarroako Gobernuako Gizarte Zerbitzuetako langilea zela esaten zien parrokietako arduradunei.

Esaterako, erretore batek telefono bidez duela egun batzuk 1.200 euro emateko eskaera jaso zuen, polizia iturriek jakinarazi dutenez, eta hurrengo egunean baten bat diru hori jasotzera joango zela esan zioten.

Ikerketaren ondoren, Guardia Zibilak D.B.E. (gizonezkoa, 31 urte, Iruñekoa eta bertan bizi da), J.M.J.B. (gizonezkoa, 28 urte, Iruñekoa, Burlatan bizi da), Y.Z.G. (emakumezkoa, 27 urte, Iruñekoa, Burlatan bizi da), A.C.H. (emakumezkoa, 29 urte, Iruñekoa eta bertan bizi da) eta adingabeko lagun bat atzeman ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.