Etxebizitzetan indarrez egindako lapurretak, autoetan egindako lapurretak, iruzurrak, kapitalaren zuritzea eta krisiarekin harremana izan dezaketen beste hainbat delitu igo egin dira 2013an. Hala jaso du EAEko Fiskaltzaren 2013ko txostenak.
Horrekin batera, %44,51 igo dira banantze kasuetan elikagaietarako pentsioa ez ordaintzeagatik egindako delituak. "Apur bat" igo dira (%3,7), berriz, adingabeen aurka abiatutako prozesuak —tartean daude eskolan edo sare sozialetan jazarpena jasateagatik jarritako salaketen ondorioz hasitakoak, edo gurasoen edo aitona-amonen kontrako indarkeriagatik abiatutakoak—.
Kalparsorok "ardura" agertu du 14 urtez azpikoen delituengatik —127 prozesu abiatu zituzten iaz—; uste du adin horretan halako jarrerak izatea "arriskutsuagoa izan daitekeen jarrera baten seinale" izan daitekeela.
Juan Kalparsoro EAEko fiskal nagusiak azaldu duenez, prozedura penal arrunten jaitsiera sendotu egin da 2013an: %7,5 gutxitu dira.