UPN
Isabel Garciak gaur hartu du Nafarroako Ongizate kontseilari kargua
Isabel Garciak beteko du Miguel Sanz presidenteak kargutik kendu zuen Juan Ignacio Palaciosen lekua. UPNk gobernukide duen CDNren iritzirik gabe hartu du erabakia, eta Juan Cruz Allik hori salatu arren, Miguel Sanz Nafarroako presidenteak argi utzi du berari dagokiola gobernua antolatzeko ardura.
"Izendapena nire esku dagoela esan duenean bete-betean asmatu du. Horixe egin dut". Horrela erantzun die Miguel Sanzek Juan Cruz Allik egindako krittikei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu