Hona hemen, aurrerapen moduan, Xabier Isasiren esan batzuk:
- "Bahituta daukate sufrimendua eta gorde nahi dute. Bahituta dauzkate presoak. Mina sortzeko gaitasun hori gorde nahi dute gure kontra erabiltzeko. Espainiako Estatuak beti erabili du sufrimendua Euskal Herriaren kontra".
- "Oso lotuta dago independentziaren aldeko borroka EH Bilduk lortzen dituen emaitzekin eta lortzen duen barne kohesioarekin. Hauteskunde hauetan botoa eman edo ez independentistak zalantzan badaude, pentsa dezatela. Aukera historikoa dugu aurrean".
- "Gure proposamenak onartuak izango dira, zentzuzkoak direlako. Beste aukerarik ez dagoelako. Esan egiten dute gurekin ez dutela akordiorik egingo. Hobe lukete isilik egotea".