Gizartea

Isilean ehizean aritzea egotzi diete Larraiotzen eta Erriberan atzemandako bi ehiztariri

2008ko uztailaren 29a
13:47
Entzun
Nafarroako Foru Poliziaren Ingurumen saileko agenteek salaketak jarri dituzte Larraiotzen (Txulapain udalerria) eta Tuteran isilean basurde ehizean atzeman dituzten bi ehiztariren kontra. Basurdeak ehizatzeko debekualdian harrapatu dituzte bi ehiztariak. Ehizaren 17/05 foru legea urratzea egotzi diete.

Lehen salaketajoan den igandean egin zuten foruzainek, gauez Larraiozko kontzejuan zelatan ari zirela -isileko ehiza ohikoa da han- bere ibilgailutik ehizerako prest zegoen 65 urteko gizonezko bat atzeman baitzuten. Foruzainen esanetan, kopilotuaren eserlekuan eskopeta bat aurkitu zioten, erabiltzeko prest zeuden perdigoi larriko hiru kartutxoz kargatua. Zaindutako eremuan orkatz eta basurdeak ugariak dira, baina debekualdia dago indarrean, haiek ehizatzea eragozteko.

Zirkunstantzia astungarria da, gaua zenez, ibilgailuaren argiak erabiltzea, baita leihatiletan eskuargi eta ikusgailuetarako euskarriak erabitzea ere.

Bigarren ehiztaria joan den ostiralean topatu zuten, Erriberan. Basurdeetarako legez kanpoko bazkategi batzuk atzemanak zituzten, eta eremua zelatatzen zebiltzan foruzainak. Hauen esanetan, lur-orotako ibilgailu batean zihoan susmagarri bat geldiarazi zuten, Tuterako 41 urteko gizonezkoa. Honi larrututako eta lepoa egindako basurde bat atzeman zioten ibilgailuko maletategian izkutatua. Halaber, labanak eta zorrozkailu bat zeramatzan, ustez animalia larrutzeko erabiliak. Gainera, bazkategirako ustez baliatutako arto aleak zituen botila bat atzeman zioten. Basurdea Culebreteko zabortegira eraman zuten.

Nafarroako Gobernuaren arabera, egunotan isileko ehiza handitzen da. Basurdeak, orkatzak-eta labore sailetara hurbiltzen dira -uzta bildu gabe egoten da garaiotan-, bazkatzera, eta horretaz baliatzen dira zenbait ehiztari. Foruzainek zelatatze lanak areagotuko dituztela jakinarazi zute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.