Irudia. Bilbo
ISILTZEAREN SALAKETA
Hainbat komunikabidek euskal presoen errealitatea isiltzen dutela salatu du Etxerat elkarteak, EITBren Bilboko egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzean. «Komunikabide batzuk, bereziki publikoak direnak eta gure diruarekin ere finantzatzen direnak» jarri dituzte «eskubide urraketak» ezkutatzen dituztenen artean. Beraiek ere «gatazkak erasandako pertsonak» direla ekarri dute gogora, eta «jatorri, lanbide eta ideologia anitzeko» hainbat lagunek osatzen dutela elkartea. Horregatik guztiagatik, EITBko zuzendaritzari bilera bat egitea eskatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu