Dahaf Ikerketa Institutuak egindako inkesta baten arabera, israeldarren erdia baino gehiago ez dago ados beren agintariek palestinarren gobernu berriarekiko hartu duten jarrerarekin. Izan ere, PAN Palestinako Aginte Nazionalean Hamasek eta Al Fatak eratutako batasun nazionaleko gobernuarekin harremanik ez izatea erabaki du Israelgo Gobernuak, eta boikot horren aurka leudeke galdera egin dieten gehienak.
Hala, inkestan parte hartu dutenen %39k erantzun dute palestinarren gobernu berriarekin harremana izan beharko luketela beren agintariek. Beste %17k harremana Al Fatako ministroekin soilik izan beharko luketela zehaztu dute. Beraz, orotara, %56 dira nolabaiteko harremanak izatearen aldekoak.
Ekialde Hurbila
Israeldarren erdiak baino gehiago palestinarren gobernu berria boikoteatzearen aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu