Ekialde Hurbila

Israeleko soldaduek hamabi urteko haur bat erail dute Hebronen

Israeleko soldaduek hamabi urteko Taher Sayuri erail dute Hebrongo eraikuntza baten aurka egindako erasoan. Israeleko iturri militarrek adierazi dutenez, erasotutako eraikuntzan Erresistentzia Islamikorako Mugimenduko (Hamas) kideak ezkutatzen dira. Eraso berean emakume bat larriki zauritu dute. Eraikenean dauden ekintzaileak amore eman ezean eraikuntza suntsitu egingo duela mehatxatu du Israelek.

2003ko irailaren 9a
11:56
Entzun
Israelek jakitera eman duenez, hainbat ekintzaile palestinarrek Gazako kokaleku judutar baten aurka lau mortero jaurtigai bota zituzten bart. Erasoan ez zen zauriturik izan. Bestalde, Israeleko soldaduek bi ekintzaile palestinar atxilotu zituzten bart Zisjordaniako Ramala hirian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.