Israelen egindako jostailuen boikota aldarrikatu dute Bilbon
BILBO. Euskal Herria-Palestina Sareak eta BDS taldeak elkarretaratzea egin zuten atzo Bilbon, Imaginarium jostailu dendaren aurrean. Denda horretan Israelen egindako jostailuak saltzen dituztela adierazi dute taldeok, eta Made in Israel jostailurik ez! lelopean egin duten protesta; Palestinarekiko elkartasunez, Israelgo produktuen kontrako boikota aldarrikatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu