Ekialde hurbila

Israelgo armadak 30 palestinar atxilotu ditu Zisjordanian

Israelgo armadak 30 palestinar inguru atxilotu ditu bart Zisjordaniako hainbat gunetan, Al Aksako Intifidaren ekintzaileen aurka gauez egin ohi dituen sarekadetan. Hebron eta Belen egin dituzte atxiloketak militarrek, zerbitzu sekretuetako lankideen eskariz, ekintzaileak galdekatu ahal izateko. Sarekadaren ondoren militarrak bi hirietatik atera direla nabarmendu dute armadaren iturriek.

2004ko otsailaren 5a
13:51
Entzun
Iragan osteguneqan PAN Palestinako Aginte Nazionaleko polizia batek Jerusalemen egin zuen atentatu suizidaren ondoren Belen sarekadak egiteari ekin zion Israelek. Belen zen udaz geroztik militarrek utzi zuten Zisjordaniako hiri bakarra, "Gaza eta Belen lehenengo" akordioaren ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.