«Presoak askatzearen auzia ez da sartzen, inolaz ere, Israelgo Gobernuaren lan agendan», adierazi zuen bart Israelgo lehen ministro Ehud Olmertek.
Izzeddin Al Kassem Brigadak, PRC Herri Erresistentziaren Batzordeak eta Islamaren Armada (orain arte ezezaguna) talde palestinarrek igande gauean bahitu zuten Gilad Shalit soldadua. Bahiketa Gazako mugatik hego-ekialdera izan zen, Israelek 1948an okupatutako lurraldeetan.
Hiru talde palestinarrek kaleratutako agirian, 500 bat preso askatzearen truke soldaduaren nondik norakoen inguruko informazioa emango zutela adierazi zuten. Ez zuten baieztatu soldadua beren esku zegoen edo ez.
ekialde hurbila
Israelgo soldaduak Gaza erasotzeko prestatzen ari dira
Israelgo Gobernuak ez du soldadu bahitua askatzearen truke preso palestinarrak askatzeko asmorik. Ez du negoziatzeko asmorik. Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak adierazi du soldadua askatzeko epe amaitzen ari dela. Gilad Shalit soldadu israeldarra igandean bahitu zuten. Olmertek azpimarratu duenez, Israelgo segurtasun indarrek "bide guztiak" baliatuko dituzte soldadua askatzeko. Besteak beste, Israelgo lehen ministroak Gaza parean biltzeko agindu die bere soldaduei; tankeak ere prest daude Gazan sartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu