ekialde hurbila

Israelgo soldaduek palestinar bat hil dute tiroz Nabulusen

Israelgo soldaduek sarekada egin dute bart gauean Nabulusen (Zisjordania) eta palestinar bat hil dute tiroz eta beste lau lagun zauritu dira. Israelgo Armadaren arabera, armak zituen gizon talde batek eraso egin zietenean egin zuten tiro eta ondorioz hil zen palestinarra. Hildakoaren senideek diotenez, berriz, ez zuen armarik eta ez zuen loturarik inongo muturreko talderekin.

2006ko apirilaren 7a
09:59
Entzun
Wafaa Yaeesh 22 urteko palestinarra hil da bart Israel Armadak Nabulusen egin duen sarekadan. Hildakoaren aitak azaldu duenez, goizaldeko hiruak aldera gertatu zen ezbeharra.

Antza denez, Yaeesh senide batzuekin zegoen eta autoan iritsi zen etxera. Gaztearen aitaren hitzetan soldadu israeldarrek tiro egin zuten ibilgailuaren aurka. 22 urteko gazteak hurbileko etxe batera egin zuen ihes. Baina minutu batzuk geroago etxe horretatik atera zenean tiro egin eta hil egin zuten. Autoan zihoazen beste lau pertsona ere zauritu ziren.

Bitartean, Israelgo Armadak dio ekintzaile palestinar baten aurka egin zuela tiro eta soldadu bat zauritu zela jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.