Oraindik ez dago zehaztuta nork hasi duen erasoa. Gaur goizean gertatutako liskarren ondorioz zazpi soldadu israeldar hil dira. Hezbola taldeak bi soldadu israeldar bahitu ditu. Honekin batera, hiru zibil israeldar eta bi libanoar hil dira. Israelgo irrati publikoak dioenez “beste 12 zauritu daude eta bi gutxienez larri daude”.
Ehud Olmert Isralego lehen ministroak Libanoko Gobernuari bahiketekin zerikusia izatea egotzi dio eta bahiketa "gerra ekintza" dela salatu du. Israelgo Gobernuak gaur gauean egingo du bilera eta orduan erabakiko du Libanoaren aurkako erasoa. Erantzuna oso gogorra izango dela iragarri du.
Liskarrak Libano eta Israelen arteko mugan
Liskarrak gaur goizeanizan diraLibanoko Hezbola taldearen eta Israelgo Armadaren artean. Israelgo iparraldearen eta Libanoko hegoaldearen arteko mugan tiroketak izan dira eta milizia xiitak bi soldadu israeldar atzeman ditu. Horrela jakinarazi du, Hezbola erakunde islamistaren Al Manar telebistak.
Hasiera batean Israelgo Defentsa Ministerioak kezka agertu du Al Manar telebistak zabaldutako albisteraen berri izan ostean. Dagoeneko, baina, baieztatu egin du Hezbol milizia xiitak bi soldadu israeldar bahitu dituela.
ekialde hurbila
Israelgo tropak Libanon sartu dira Hezbola talde xiitak bahitutako bi soldaduen bila
Israelgo Armada Libanon sartu da Hezbola taldeak gaur goizean bahitutako bi soldaduen bila. Libanoko Al Manar telebistak adierazi duenez “Libanon sartu diren soldadu israeldarrak blindatuekin sartu dira”. Hegazkintza militarra era israeldar artilleria Libanoko hegoaldea erasotzen ari dira. Israelek erantzun gogorra emango duela esan du. Guda giroa da nagusi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu