Errusiazaleek Ukrainako "okupatzaileak" Sergei Prokofiev nazioarteko aireportutik aterarazi ditu, eta orduek aurrera egin ahala sortu dira istiluak. Tokiko hedabideen arabera, tiroketak eta eztandak entzun dira, eta terminaletako bat sutan dago. Azken orduko informazioaren arabera, Ukrainako armadak gudu hegazkinekin eta helikopteroekin egin die eraso errusiazaleei.
Aireportuko hegaldiak eta jarduera etenda daude behin-behinean, eta aire-kontrolatzaileak kontrol dorretik aterarazi dituzte.
Dmitri Kosinov Donetskeko nazioarteko aireportuko prentsa arduradunak baieztatu du hamarnaka gizon armatu sartu direla goizaldean aireportuan, eta "tiroketa edo liskarrik gabe" eskatu dutela Ukrainako soldaduak bertatik ateratzea.