15:30 aldera, Stop Kaleratzeak eta Hipotekak Eragindako Plataformak protesta bat egin dute "murrizketen eta langabeziaren aurka", baita Kutxabankek "etxe kaleratzeekin jarraitzen duela" salatzeko ere.
Protesta egiten ari zirenei atzerago joateko esan diete, eta orduan hasi dira istiluak. Efe berri agentziak bildu duenez, protestan zirenetako batzuk lurrera erori dira tirabiren ondorioz, baina ez dira zauritu. 300 bat lagun elkartu dira.
Karmele Lopez Bizkaiko Stop Kaleratzeak elkarteko ordezkariak azaldu duenez, Ertzaintzarekin izandako istilua "ezintasunez" bizi izan dute. Lopezen arabera, kaleratzeen kontrako plataformak indarkeriaren aurka daude, eta soilik protesta egin dute.
BBK-k, Kutxak eta Vitalek batzarrak dituzte gaur, 2013an gizarte ekintzara bideratu beharreko aurrekontua onartzeko.