Istiluak izan dira Joseba Artolaren harreran, eta zazpi lagun inputatu dituzte

2013ko azaroaren 9a
10:15
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak zazpi lagun inputatu ditu Joseba Artola preso ohiari eginiko harreran. Atzo geratu zen libre Artola, Auzitegi Nazionalak Parot doktrina ezarria zuten bederatzi preso askatzea erabaki eta gero.

Segurtasun Sailaren arabera, 23:40 aldera, Bilboko San Anton inguruan, ehun pertsona inguru zeuden presoen eta, batez ere, Artolaren alde oihukatzen. Errepidetik zihoazela-eta, Ertzaintzak bertatik joateko agindu zien, baina ez zuten jaramon egin.

Manifestariek inguratuta zeuden ertzainak, eta, protesta desegiteko, poliziek kargak egin zituzten airera, Jaurlaritzaren arabera. Ondoren, Zazpi lagun identifikatu eta inputatu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.