Istiluak Voxek Donostian eginiko ekitaldi baten amaieran

Ertzaintzak manifestari antifaxisten aurka jo du, eskuin muturreko alderdiko kideei bueltarako autobuserako bidea zabaltzeko.

Ortega Smith VOXeko burua, Ertzaintzak babestuta. JUAN HERRERO / EFE
2020ko ekainaren 21a
16:01
Entzun

Istiluekin amaitu da Vox alderdiak gaur Donostian antolatu duen ekitaldia. Eskuin muturreko alderdiko dozena pare bat kide —Javier Ortega Smith buruzagia tartean— elkartu dira Alderdi Ederren, indarkeriaren biktimen oroigarriaren inguruan. 100-200 antifaxista batu dira haien inguruan, eta, tartean, Ertzaintzako beste horrenbeste kide, Voxeko kideak babesten.

«Faxistak kanpora» eta «alde hemendik, utzi bakean» oihukatu diete antifaxistek. Ertzaintzak haien kontra jo du ekitaldiaren amaieran, Voxeko kideei bidea zabaltzeko.

Donostiako erdialdetik oinez joan dira eskuin muturreko taldeko kideak, autobusa hartzera Madrilera itzultzeko, eta haien atzetik joan dira antifaxistak oihuka. Une batean, Bilboko plazaren inguruko taberna batean sartu dira. Ertzainek, orduan, kalea itxi dute, Voxeko kideak babesteko.

Bilbon, aurretik

Donostiakoa ez da Voxek Euskal Herrian azken egunotan egin duen ekitaldi bakarra. Ostiralean Bilboko San Frantzisko auzoan egon ziren, eta Sare Antifaxistak protesta ekitaldi bat antolatu zuen. Ertzaintzaren eta Bilboko Udaltzaingoaren talde handi bat zabaldu zen, faxisten ekitaldia babesteko. Haien kontra protesta egitera elkartu ziren 200 pertsona ingururi debekatu egin zieten plazara sartzea, eta istiluak gertatu ziren Ertzaintza antifaxistei oldartu zitzaienean. Ertzainek 22 urteko gazte bat atxilotu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.