Nafarroako Gobernuko iturriek emandako azalpenen arabera, atzo gaueko 23:44 inguruan jazo zen ezbeharra, 70. puntu kilometrikoan. Lehen ikerketen arabera, euriak eta zorua bustia egoteak eragina izan zuten istripuan.
Kamioietako bat Iruñea aldera zihoan; bestea, berriz, kontrakoa noranzkoan, Pausura (Lapurdi) bidean. Kamioi gidarietako bat ibilgailuan harrapatuta geratu eta suhiltzaileek atera behar izan zuten arren, ez du zauri larririk. Biak eraman dituzte Irungo (Gipuzkoa) Ospitalera, baina arestian aipatu bezala, zauri larririk gabe.
Kamioiak, ordea, traban izan dira gau guztian, eta trafikoa etenda egon da pare horretan istripua gertatu eta 08:30etan garabiekin ibilgailuak eramatea lortu duten arte. Bitarte horretan trafikoa A-15 autobidetik bideratzen saiatu da Nafarroako Foruzaingoa.
Errepideak
Istripu bat tarteko bidea moztuta egon da gau guztian N-121ean, Endarlatsa parean
Inork zauri larririk egin ez zuen arren, istripu handia gertatu zen atzo gauean N-121-A errepidean, Endarlatsa (Nafarroa) parean: bi kamioik elkar jo dute, parez pare, eta trabeska geratu dira trafikoa oztopatzen. Gau guztian egon da bidea moztuta, 08:30etan kamioiak kentzea lortu duten arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu