Istripu ugari izan dira, eta hamar kilometro arteko auto ilarak Andoainen

2011ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Euriak arazo ugari sortu zituen atzo errepideetan, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian. Andoainen, N-1 errepidean, kamioi bat irauli egin zen goizean, eta errepidea guztiz itxi zuten Gasteizerako bidean hainbat ordutan. Hamar kilometroarteko auto ilarak izan ziren. Arrasaten, GI-627 errepidean, errail bat itxi zuten istripu baten ondorioz, eta GI-631n beste ezbehar bat izan zen, Zumarragan. Bilbon auto istripu ugari izan ziren goizean. A-8an bi talka izan ziren Zorrotza eta Sabino Arana inguruan. Auto ilarak eragin zituzten ezbehar horiek. Trapagaranen hiru lagun ospitalera eraman behar izan zituzten,haien autoa bidetik aterata istripua izan baitzuten. Altubeko gainean ere auto bat irauli egin zen. Bestalde, Azagran (Nafarroa) auto batek adin txikiko gazte bat harrapatu zuen, eta ospitalera eraman behar izan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.