Istripua eraginda pertsona bat hil zuelakoan, lau urtez zigortu nahi dute gidari bat

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Fiskaltzak lau urte eta erdiko zigorra eskatu du pertsona bat hil zen istripua ustez eragin zuen gidariarentzat. Gertakariak iazko urrian izan ziren, Donostia erdialdean. Bizkaia etorbidetik zihoan auto bat, orduko 125 kilometroko abiadan. Gorriz zeuden bi semaforori kasu egin ez, eta aurrera egin zuen. Halako batean, zuzen zihoan beste auto bat jo zuen bete-betean, eta auto horretako gidaria hil egin zen istripuaren ondorioz.

Bestalde, atzo Bilbon 72 urteko andre bat hil zen kamioi batek harrapatuta, Sabino Arana kalearen eta Trenbidearen etorbidearen elkargunean. Ezbeharra arratsaldeko seiak baino pixka bat lehenago gertatu zen; andrea bertan hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.