Gaur goizeko 1:30ean istripua izan dute preso bat bisitatzera zihoazen hiru lagunek. Tarascon-eko (Frantzia) espetxera bidean ziren hiru lagunak autoz Tarbe (Okzitania) hiritik gertu. Errepidean zegoen izotzak eraginda autoa labaindu egin da eta langa bat jo du. Bertan geratu da autoa, baina, hiru lagunak ongi daude.
Mikel Almandoz eta Jon Gonzalez bisitatu behar zituzten, baina, istripuagatik ezin izan dute hori egin. Autoa izorratu zaienez, ez aurrera eta ez atzera geratu, eta taxi batean etxera itzuli behar izan dute. Etxeratek jakinarazi duenez, presoak bisitatzera zihoazela urteko hamabigarren istripua da gaur gertatutakoa.
sakabanaketa
Istripua izan dute preso bat bisitatzera zihoazen hiru lagunek
Tarascon-eko espetxera zihozela gaur 1:30etan izan dute istripua. Hiru lagunak ondo daude autoa hondatu den arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu