'18/98 auziko' epaiketa

Istripua izan duten auzipetuei etxera joateko baimena emanda, ahozko auzi saioari ekin diote

Autobusean barik furgonetetan egin dute gaur '18/98 auziko' auzipetuek Madrilerako bidea, eta furgonetetako batek, Bizkaiko eta Arabako bederatzi auzipetu zeramatzanak, istripua izan du Segovian (Espainia), Boceguillas herri parean. Inork ez du zauri larririk, baina guztiek lepo hezurrean kontratura dute. Gainera, hiruri lepoko ortopedikoa jarri diete. Goizeko saioa atzeratu egin dute, eta arratsaldean Espainiako Auzitegi Nazionaleko mediku forentseak hartu ditu zaurituak. Haiei ez dutela salan egon beharrik esan diete, eta ahozko auzi saioak aurrera jarraitu du.

2005eko abenduaren 19a
18:13
Entzun
08:30 inguruan gertatu da ezbeharra, auto batek auzipetuak zihoazen furgoneta jo duenean. Zehazki, honako auzipetuak dira istripua izan dutenak: Txema Matanzas, Alberto Frias, IƱaki O'Shea, Andoni Diaz Urrutia, Bixente Askasibar, Xabier Balantzategi, Marta Perez, Ana Lizarralde, Olatz Egiguren. Haiekin direnek ziurtatu dute inork ez duela min handirik. Hala ere, denek dituzte lepo hezurreko kontraturak, eta haietako hiruk lepoko ortopedikoa dute.

Epaiketako gaurko saioa, berriz, etenda dago oraingoz. 10:30etan abiatu da aurrena, baina hasi bezain laster utzi du bertan behera Angela Murillo epaileak, hain zuzen ere, istripua izan duten auzipetuak falta zirelako. Murillok agertu du auzipetu guztiak aurrean direla egin behar dela epaiketa, eta, ondorioz, ezbeharra izan dutenen egoeraren berri zehatza izan arte eten egingo duela saioa. 12:00etan beste saio bat egin du Murillok epaiketa abiatzeko, baina bigarren horretan ere bertan behera utzi du arrazoi beragatik. 16:30etan ezarri du hurrengo deialdia. Seirak aldera arte istripua izan dutenak aztertzen egon da Espainiako Auzitegi Nazionaleko mediku forentsea, eta haiei etxera joateko baimena eman die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.