gertakaria

Istripua izan zuen Gasteizen, auto lasterketa eginez 150 kilometro orduko abiaduran zihoan autoak

2006ko abenduaren 28a
17:57
Entzun
Gasteizko Udaltzaingoak epaitegietara eraman du ustez hirian auto lasterketak egiten ari zela istripua izan zuen gidari baten kasua. Udaltzaingoaren arabera, hilaren 4an Zadorrako etorbidean ustez 150 kilometro orduko abiaduran zihoan auto batek istripua izan zuen eta bi zuhaitz zein erdibitzaile bat jo zituen. Gidaria eta berarekin zihoan laguna zauritu egin ziren.

Beste ibilgailu batekin lasterketa egiten ari zela uste du Udaltzaingoak. Alkoholemia froga egin zioten gidariari, eta negatibo eman zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.