Sakabanaketa

Istripua Topaseko espetxera bidean

Txakur bat errepidera aterata gertatu da.

2014ko martxoaren 22a
21:27
Entzun

Xabier Ugarte, Txente Askasibar eta Gaizka Astorkizaren bikotekideek istripua izan dute, Topaseko espetxera zihoazela, Burgos inguruan. Txakur bat atera zaie errepidera. Hala jakinarazi du Etxerat-ek, euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak, Twitter bidez.

Etxerat-ek BERRIAri baieztatu dionez, onik daude hirurak. Elkartearen arabera, Guardia Zibila deitu dute senideek eta hauen tratua "egokia" izan dela azaldu dute.

Topaseko espetxea Salamancan dago, Euskal Herritik 450 bat kilometrotara. Martxoan gertatzen den bigarren istipua da Burgosekoa.

Etxerat elkarteak dispertsioa salatu du istripuaren harira: "25 urte betetzen dira aurten, dispertsioa, era sistematikoan, martxan jarri zenetik. Eskubideen urraketa sistematikoa ahalbidetzen duen tresna da dispertsioa. Noiz arte?". Gogoratu dutenez, 25 urte horietan, 16 lagun eta senide hil dira errepideetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.