Euskal presoak

Istripuak "senideei inposatutako egitekoan" sartzen direla salatu du Etxerat-ek

Joan den larunbatean, Arkaitz Goikoetxea presoaren bi lagunek auto istripua izan zuten Valdemoroko kartzelatik (Espainia) zetozela; sakabanaketak aurten eragindako hirugarren istripua izan da.

Azken istripuak salatzeko agerraldia egin du Etxerat-ek. GOTZON HERMOSILLA
gotzon hermosilla
2016ko maiatzaren 18a
08:16
Entzun

Etxerat-eko Urtzi Erraztik eta Patricia Velezek salatu dute 27 urte bete direla "PSOEren gobernuak, EAJ eta PPren bermearekin" presoen sakabanaleta politika "era sistematiko eta orokorrean" abian jarri zuenetik. Esan dutenez, sakabanaketaren alde dauden alderdiekin bilerak egin dituztenean, alderdi horiek ez dira harritu sakabanaketaren ondorioen berri eman dietenean. "Ezarri diguten egitekoa zein den guri gogorarazten jarraitzen dute, gure oinazeak bete behar duen egitekoa. Istripu hau, aurreko guztiak bezala, euren aurrekontuetan sartzen da", esan dute.

Hala ere, presoen gertukoek adierazi dute ez daudela prest "osasun, familia eta bizitza eskubideak urratzen dituzten egoeren aurrean" ezer egin gabe gelditzeko, eta jarraituko dutela "pertsona guztien giza eskubideen alde lanean", uste baitute "bakea" dela "salbuespeneko politiken ondorioz galtzaile" ateratzen dena.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.