Hilaren 11n Espainiako Kongresuan abdikazio proiektua bozkatu zuenean, Odon Elorza Donostiako alkate ohi eta PSEren ordezkariak ez zuen PSOEren agindua bete, eta abstenitu egin zen.
Hori dela eta, talde sozialistak Elorzari isuna jartzea erabaki du, Europa Press agentziak parlamentuko iturriak aipatuz esan duenez.
Iturri horren arabera, 600 eurora arteko isuna izan daiteke.