Politika

Isuna ordaindu beharko du Lizarrako gazte batek, "desobedientziagatik"

Gazte talde bat miatzen ari zirela, guardia zibilei zergatik ari ziren galdetu eta identifikazio txartela eskatzeagatik atxilotu zuten.

2014ko apirilaren 15a
18:55
Entzun

Epaiketa azkarra egin diote Lizarrako (Nafarroa) gazteari; 90 euroko isuna ordaindu beharko du. Gazteak salatu duenez, gau osoa argia piztuta eduki dute atxilotuta Guardia Zibilarenean Iruñean, Lizarrako epaitegira eraman arte.

Guardia Zibila Iruñeko Alde Zaharrean gazte talde bat miatzen hasi zenean hasi zen guztia. Atxilotuak, horretan zergatik ari ziren galdetu, eta identifikazio zenbakia eskatu zien. Horren ostean, Iruñeko egoitzara eraman zuten gaztea, lotuta, eta desobedientzia delituagatik atxilotuta zegoela esan zioten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.