Ertzaintzako Erne, ELA, Esan, Sipe eta Euspel sindikatuek deituta, bihartik aurrera Isunen greba-ra deituta daude ertzainak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak EAEko Polizian iragarritako murrizketak salatzeko.
Ertzainek ofizialki ezin dute grebara deitu. Aipatutako ekimena gauzatu ahal izateko, esan dute gidariei informazio gehiago ematen saiatuko direla; ondorioz, isun gutxiago jarriko lituzkete.
Azken hilabeteetan euren eskubide laboral eta sozialen alde hainbat mobilizazio egin dute ertzainek.