Italiako Val di Susako herritarrei elkartasuna azalduko diete etzi Iruñean

2011ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Heldu den ostiralean, arratsaldeko zazpietan, elkarretaratze bat egingo du AHT Gelditu! Elkarlanak Italiako kontsuletxearen aurrean, abiadura handiko trenaren aurkako borrokan ari diren Alpeetako Val di Susa ibarreko herritarrei elkartasuna adierazteko. Susako ibarrean, Italiako ipar-mendebaldean, erresistentzia handia egon da AHTaren kontra 1990eko hamarkadaz geroztik. Han, Lyon eta Turin arteko AHTa egin nahi dute Frantziako eta Italiako gobernuek. Azken asteotan berriz ere azkartu dituzte lanak, eta horrek erantzun handia eragin du herritarren aldetik. Ondorioz, polizia eta militar ugari eraman dituzte inguru hartara. «Handik datozkigun berriek esaten digute okupazio polizialaren eta errepresioaren ondorioz zauritutako eta atxilotutako hainbat lagun badirela», ohartarazi du AHT Gelditu! Elkarlanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.