Ezkerreko paretaren mugimendu horrek eragiten ditu azkenaldian urtegiaren inguruan entzun diren burrunbak, Itoizko Koordinakundeko abokatu Jose Luis Beaumontek azaldu duenez."Hainbat aditurekin aztertu dugu gaia, eta magalaren mugimendua jotzen dute burrunbak sortzen dituen arrazoitzat".
Lanak bertan behera uzteko eskatu zuen Itoizko Koordinakundeko kideak, beraz. "Bi arriskuk bat egiten dute Itoitzen; batetik, ezkerreko magalaren ezegonkortasuna, eta, bestetik, lurrikarak. Adituek diote urtegiak eragin dituela lurrikarok. Hala ez balitz ere, argi dago lurrikarek eragiten diotela urtegiaren segurtasunari". Eskaera bera egin du Espainiako Greenpeacek ere.
Espainiako Ingurumen Ministerioak eta Ebroko Ur Konfederazioak gaur bertan ukatu dute urtegiko segurtasuna kolokan dagoenik.
itoizko urtegia
Itoitz betetzeko lanak gelditzeko eskatu diote Koordinakundeak eta Greenpeacek Espainiako Ingurumen Ministerioari
"Hondamendia gerta ez dadin", Itoitz betetzeko lanak bertan behera utz ditzala eskatu diote Itoizko Koordinakundeak eta Greenpeacek Espainiako Ingurumen Ministerioari. Bi txosten egin dituzte, azken aldian gertatu diren lurrikaren inguruan. Antonio Casas geologoak egin du txosten horietako bat, eta "urtegiko ezkerreko magala mugitzen hasi" dela azpimarratu du. Horregatik, segurtasuna bermatzeko, urtegia betetzeko lanak bertan behera uzteko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu