Arluzea 30 metro luze den haitz handi bat da, eta urtegia betetzen hasi aurretik Itoitz eta Artozki arteko errepidearen albo batean zegoen. Gaur egun, Itoitzeko uren azpian harrapatuta dago haitzaren oinarria, baina haitza garaia denez, irla modura bizirauten du.
Goizeko 11:30ak inguruan iritsi dira lau 'solidarioak' Arluzea haitzaren gainera, beste gizonezko eta bi emakumezko. Horietako bi haitzaren goiko aldean daude eta beste bik haitzaren horma bat zulatu eta eskuburdinekin lotu dira bertara. Itoitzekiko elkartasun taldeko bi kideek bi pankarta zabaldu dituzte bertan, 'Arluzea bizirik' zioena eta 'Itoitz ez' zioena. 'Solidarioek' bost ordu luze daramate Arluzean, eta mementoz ez da foruzainik ezta guardia zibilik ageri inguruan.
Itoitzko urtegia
Itoitzekiko elkartasuna taldeko lau kide Arluzea haitzaren gainera igo eta bertan lotu dira
Itoitzekiko elkartasuna taldeko lau kide Itoitzeko urtegiaren uren erdian altxatzen den Arluzea haitz handira ailegatu dira gaur goizean. Bi 'solidario' haitzaren tontorrean daude eta beste bi haitzaren horma batera kateatu dira. Lau ekintzaileak beste 'solidario' batzuen laguntzarekin iritsi dira Arluzeara, txalupak erabiliz. Goizeko 11:30etan igo dira haitz gainera, eta mementoz ez dira azaldu ez foruzainak ezta guardia zibilak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu