Gaua hotza eta euritsua izan da Itoitzko urtegian, eta arazo teknikoak ere izan dituzte Arluzeako haitzera atzo goizean kateatu ziren lau 'solidarioek' eta bertan behera utzi dute protesta. Mattin Itoitzekin Elkartasuna taldeko bozeramaileak esan duenez, "arazo asko izan dituzte, hasteko amaka bat hautsi egin zitzaien punta batetik eta ezin izan zuten ondo lotu. Hortaz aparte, arazo klimatologikoak ere handiak izan dira, bartzero azpiko tenperaturak izan direlako bertan, ur-zaparradak, eta azkenean erabaki zuten uztea"
Hala ere, Itoitzekin Elkartasuna taldeko kideek mobilizazioetan jarraitzeko asmoa agertu dute, urtegiaren betetze frogak iraun bitartean –lau urte aurreikusten da– eta baita ondoren ere.Itoitzko urtegiak "ingurumenean eragindako kalteak ezezik, urtegia bera oso arriskutsua" dela salatu nahi dute 'solidarioek'.
Itoizko urtegia
Itoitzko urtegiaren aurka protesta hasi zuten lau 'solidarioek' bertan behera utzi dute ekintza hotzaren ondorioz
Atzo goizean Itoitzko urtegiaren uretan dagoen Arluzea haitzera igotako lau 'solidarioek' gaur bertan utzi dute bertan behera protesta ekintza hori hotzaren ondorioz. Itoitzekin Elkartasuna taldeko lau kideak haitzera kateatu ziren atzo, baina bart zero azpiko tenperaturak izan direnez, protestaldia uztea erabaki dute. Hala ere, Itoitzekin Elkartasuna taldeko kideek mobilizazioetan jarraitzeko asmoa agertu dute, urtegiaren betetze frogak iraun bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu