itoizko urtegia

Itoizko Koordinakundeak beste bi lurrikara izan direla jakinarazi du

Itoizko Koordinakundeak adierazi duenez, hilabete honetan bi lurrikara izan dira urtegiaren inguruetan. Lehena, ekainaren 2an izan zen, eta Richter eskalan 0,9ko indarra izan zuen. Bigarrena berriz, ekainaren 5ean izan zen, eta honek ere 0,9ko indarra izan zuen aipaturiko eskalan.

2005eko ekainaren 7a
17:38
Entzun
Espainiako Lurrikaren Ikerkuntza Sareak pasaden ekainaren 1ean Richter eskalan 0,9 graduko indarra zuen lurrikara jaso zuen. Lurrikara gaueko 23:30ak aldera gertatu zen, eta epizentroa Itoiztik 5,30 kilometrorata zuen.

Era berean, Institutuak ekainaren 5ean goizeko 06:45ak inguruan, beste lurrikara bat jaso zuen. Azken lurrikara horrek, aurrekoak bezala, 0,9ko indarra izan zuen Richter eskalan. Bere epizentroa Itoiztik 7 kilometrora zegoen; Urrotzen hain justu.

Itoizko Koordinakundeak Espainiako Ingurugiro Ministerioari urtegia berehala uzteko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.