Itsasoaren batez besteko maila mende amaierarako 49 zentimetro artean igo daiteekela aurreikusi dute Azti-Tecnaliako ikertzaileek Azterketa Aurreratuen Institutu Mediterraneoa (CSIC-UIB) erakundearekin batera. Aldaketen aurrean zain egoterik ez dagoela jakinarazi dute Azti-Tecnaliako ikertzaileek eta mundu mailako erabakiez gain lekuan lekuko neurriak ere hartu behar direla gaineratu.
1950. urtetik 1,8 milimetro igo da itsasoaren batez besteko maila munduan eta euskal kostaldean, berriz, 2,1 milimetro. Hori gutxi ez eta 1993. urtetik itsas maila urtero 3 mm ari dela igotzen kalkulatu dute, eta ondorengo urteetan igoera hori handitu egingo dela.
Itsas maila igotzearen ondorioen artean uholde arriskua ere neurtu dute eta urak hartu ditzakeen lekuak zein izan daitezkeen aurreikusi. Esaterako, hondartzak 15 eta 30 metrotaraino atzeratu daitezkeela kalkulatu dute.
Bideoan klima aldaketa gertatzearen arrazoiak azaldu dituzte ondorioak eta horri aurre egiteko neurriak proposatu aurretik.
INGURumena
Itsasmaila 49 zentimetro igo daiteke euskal itsasertzean mendea bukatzerako
Azti-Tecnaliak klima aldaketak itsasmailan izango dituen eraginak eta zergatiak aztertu ditu bideo batean eta ondorio batzuk atera: "klima aldaketa geldiarazteko politikak bultzatzen dituzten nazioarteko hitzarmenen alde egin behar da. Ez dago zain egoterik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu