euskal herria

Itsasoan itotako gaztearen gorpua aurkitu dute

Ostiral gauean desagertu zen, Miarritzen, oreka galdu eta uretara eroririk.

2012ko ekainaren 19a
12:30
Entzun

Ostiral gauean Miarritzen itsasora erori eta galdutako gaztearen gorpua agertu da. Gaur goizean, 10:30 aldera, aurkitu dute gorpua, Portu Zaharreko hondartzan. Hildakoa 22 urteko emazte gaztea da.

Gaztea lagunekin joan zen itsasertzera ostiralean, 23:00 aldera, oreka galdu eta uretara erori zen, Deabruaren Zuloa deitu lekuaren inguruan. Poliziek eta larrialdi zerbitzuek hildakoa aurkitzeko egin lanak alferrik izan dira asteburuan.

Bainuzale batzuek atzeman dute gorpua, gaur goizean. Poliziek eta suhiltzaileek Portu Zaharreko hondartza itxi dute, eta gorpua 10:30 aldera altxa dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.