Itsas istripua

Itsasontzi batetik eroritako bi pertsona erreskatatu dituzte Bermeon

Ertzaintzaren helikoptero batek eta Gurutze Gorriak itsasontzi batetik erori diren bi pertsona erreskatatu dituzte gaur arratsaldean, ontzia Gaztelugatxe (Bizkaia) inguruan irauli ostean.

2005eko abuztuaren 5a
19:21
Entzun
Bi pertsona erreskatatu ditu Ertzaintzaren helikoptero batek eta Gurutze Gorriak, Gaztelugatxeko (Bizkaia) inguruetan ontzia irauli delako. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazi duenez arratsaldeko 12.50etan Arketxeko irla ondoan ontzi bat irauli eta bi pertsona itsasora erori direneko abisua jaso du Ertzaintzak.

Bertaraino gerturatu dira Ertzaintzaren helikopteroa eta Brigada Mugikorra, Bermeoko Gurutze Gorria eta Itsasoko Laguntza. Lehenengo biktima Gurutze Gorriko itsasontzi batek erreskatatu du, eta ez da zauritua izan. Bigarrena, aldiz, Ertzaintzaren helikopteroak eta Brigada Mugikorrak atera dute, eta uspelak eta hipoterima antzeman dizkiote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.